KATUAK

             

                                    KATUAK

         Katua edo etxe katua (Felis catus[2] edo, batzuetan, Felis silvestris catus) animalia haragijale txiki, normalki iletsu eta etxekotua da. Carnivora ordenaren barruan Felidae familian sailkatzen da. Beste felino batzuk ere katu izena izaten dutenez askotan etxe katua erabiltzen da desberdintzeko, nahiz eta basakatu batetik ondo desberdintzen den. Beharrik ez dagoenean katu hitza erabilita nahikoa izaten da. Katuak oso erabiliak dira konpainia emateko gizakiei eta saguak zein beste animalia ez gogoko batzuk ehizatzeko duten gaitasunagatik. Katuak gizakiekin bizi izan dira gutxienez orain dela 9.500 urtetik[3] eta gaur egun konpainia-animalia hedatuena da.[4] Gizakiekin batera bizi direnez, ia edonon aurki daitezke gaur egun munduan.

Anatomiari dagokionez katuak beste felidoen oso antzekoak dira, gorputz indartsu eta malguarekin, erreflexu handiekin, atzapar luze eta erretraktilak eta animalia txikiak ehizatzeko gaitasuna ematen dioten hortzeriarekin. Egunsentitarrak dira ehizarako garaian eta horregatik oso entzumen ona dute eta ia iluntasunean ikusteko gaitasuna dute. Katuek gizakiek antzeman ezin ditzaketen hainbat soinu entzun ahal dituzte, bai bolumenean bai eta frekuentzia altuagoetan. Katuek ehizatzen dituzten animaliek, askotan karraskariak, frekuentzia altuko soinuak egiten dituzte eta eboluzioan zehar gaitasun hori garatu dute. Usaimena ere gizakiena baino hobea da.
Ehiztari bakartiak dira, baina konpainia-animali sozialak dira eta katuen komunikazioak bokalizazio ezberdinak zein feromonak barne-biltzen ditu. Katuek, gainera, gorputz hizkuntza berezia dute.[5]
Katuak azkar ugaltzen dira. Ugaltze kontrolatuarekin pedigria izan dezakete, eta erakusketak egoten dira arraza ezberdinekin. Etxeetatik alde egindako katuek, edo alde batera utzitakoek basakatu asko sortu dituzte mundu osoan zehar. Kontuan hartu behar da horiek ez direla basakatuaren espezie bera. Ameriketako Estatu Batuetan kalkulatzen da 60 milioi katu basati daudela.[6]
Katuak kultu animaliak izan ziren Antzinako Egipton eta horregatik uste da bertan izan zirela etxekotuak lehen aldiz.[7] 2004an gizakien eta katuen arteko harremana orain dela 9.500 urtera eraman zen, Zipreko ume baten hilobian katakume bat aurkitu zutenean.[8][9] Gaur egun Zipren ez dago inongo Felis silvestrisik. 2007an egindako ikerketa genetiko batek adierazi zuen Felis silvestris lybicaren bost emeengandik sortu direla gaur egungo katu guztiak, K. a. 8. milurtekoanEkialde Hurbilean.[7]













Comentarios

Entradas populares